DBHko ikasleek Gazan izan diran haur hilketak ikusarazi dabez
Gazan hildako umeen erdia baino gitxiago izan dira geletako lurzoru gainean sakabanatutako 10.000 Lego pieza. DBHko ikasgeletan be Nazio Batuen Erankundeak genozidioa dala esan dauanari buruz hausnartu eta egoera ikusarazi nahi izan dogu. Honek, geldiarazi gaitu? Gertaturikoa nahikoa izan da zeozer egiten hasi gaitezan ala orain arteko moduan jarraituko dogu?
Hainbat astetan, Gazako gatazkaren gainean lan egin ondoren, DBHko ikasleek NBEk eginiko genozidio-deklarazioaz ezezik, umeen hilketez be hausnartu dabe. Hezkuntza prozesu honek, ikasgeletatik hasita, bakearen eta giza eskubideen alde jokatzeak dauan garrantzia nabarmendu gura dau.
Begoñazpi Ikastolako etapa guztietan, ikasleen adinera egokitutako dinamikak garatuz, Gazan bizi izan eta bizi dabezan muturreko egoerak aztertu eta landu dabez. Bakean oinarritutako gizartearen aldeko hausnarketa eta apustuan sakontzea behar-beharrezkoa dalakoan gagozalako.






