2025/2026 IKASTURTEA

Bigarren Hezkuntzako liburutegian mailegu zerbitzua martxan da

Bigarren Hezkuntzako  liburutegian mailegu zerbitzua martxan da

Ikastolako liburutegiak, beste urrats bat emonez, datorren astean, liburu-mailegu zerbitzua martxan jarriko dau.

Hori dala eta, ikasleek irakurketaz gozatzea zein irakurzaletasuna sustatzea ahalbidetuz, liburutegiko liburuak etxera eroan ahal izango dabez. Gainera, bide batez, hainbat ikasketa-arlotan ezagutza ezezik, jakituria be aberasteko baliabideak emongo jakez.

Azken baten, zerbitzu honen bidez, irakurtzea sustatzeaz gain, ikerketa bultzatu zein ezagutza, pentsamendu kritikoa eta lankidetza sustatuko dauan gunea be sortu nahi dogu.

“Ziur gagoz ekimen honek gure hezkuntza-komunitatean irakurtzeko ohitura sendotu eta ikerketarako nahiz ezagutzarako jakin-mina pizten lagunduko dauana”.

ARGAZKI GALERIA

Bigarren Hezkuntzako  liburutegian mailegu zerbitzua martxan da Bigarren Hezkuntzako  liburutegian mailegu zerbitzua martxan da Bigarren Hezkuntzako  liburutegian mailegu zerbitzua martxan da