2025/2026 IKASTURTEA

LH3. mailako ikasleak “Londresera noa” proiektuan murgilduta

LH3. mailako ikasleak “Londresera noa” proiektuan murgilduta

Ikastolan, LH3.mailako ikasleak “Londresera noa” proiektua lantzen hasi jakuz. Une honetan, ikasketa-gai nagusia garraiobideak danez, honegaz zerikusia dauan hainbat jarduera praktiko egin dabe.

Hori dala eta, ikasleek eurek bizi izan daben esperientziari esker, metroz edota autobusez bidaiatuz, uri handi baten mugikortasuna zein dan hobeto ulertu dabe. Ez da liburuetan ikasitakoa bakarrik izan, euren kabuz bizi eta esperimentautako esperientzia zuzena be jaso izan dabe.

Modu horretan, ikasketa esanguratsuagoa eta hurbilagoa lortu dabe. Gainera, egindako lanari esker, Londres bezalako uri bateko garraiobide-sarea hobeto ulertu dabe.

ARGAZKI GALERIA

LH3. mailako ikasleak “Londresera noa” proiektuan murgilduta LH3. mailako ikasleak “Londresera noa” proiektuan murgilduta LH3. mailako ikasleak “Londresera noa” proiektuan murgilduta