2026/2027 IKASTURTEA

Familientzako Jantokiko Ateak Zabaltzeko Egunak

Familientzako Jantokiko Ateak Zabaltzeko Egunak

Zemendiaren 21ean, Begoñazpi Ikastolak, ‘Jantokian Ateak Zabaltzeko Eguna’ ekimenaren bidez,  familiei jantokiko zerbitzua hurbildu nahi deutse. Jardunaldi honeetan, gurasoek jantokia eta sukaldearen barri izan eta ikusteaz gain, Ikastolako jantoki-zerbitzua zelan erabiltzen dan be ikusiko dabe, hau da, eguneroko antolaketa bertatik bertara ikusteko dabe.

Saioak 13:15ean euskaraz eta 13:45ean gaztelaniaz izango dira, DBHko eraikineko sarreran bildu ondoren, hasiera emongo jakelarik.

Bisita labur honeek azalpen laburra emon eta jantokia zein sukaldea ezagutzeko aukera eskainiko dabe. Parte-hartzea mugatua izango da, jardunaldi bakoitzean gehienez hamar guraso egongo dira eta. Horregaitik emon behar da izena aldez aurretik, jantokia@begonazpi.eus helbidera idatzita.

ARGAZKI GALERIA

Familientzako Jantokiko Ateak Zabaltzeko Egunak