2026/2027 IKASTURTEA

Begoñazpi Ikastolako ikasleek Metro Bilbao zoriondu dabe 30. urteurrenean

Begoñazpi Ikastolako ikasleek Metro Bilbao zoriondu dabe 30. urteurrenean

Metro Bilbao bere 30. urteurrena ospatzen dagoala eta, Ikastolako ikasleek, ekimen horregaz bat eginik, zorion mezu bereziak helarazi deutsez.

Metro Bilbaok argitaratutako bideoetan, gure ikasleek eguneroko bizitzan eta hiriaren mugikortasunean dauan garrantzia nabarmenduz bialdutako zorion-agur eta esker oneko hitzak ikusi eta entzun daikeguz.

Begoñazpi Ikastolatik be, zorionik beroenak emon nahi deutsaguz Metro Bilbaori, Bizkaiko gizartearen alde egindako 30 urteko lan eta konpromisoagaitik.

Bideoak: https://youtube.com/playlist?list=PLo-3XvigCI1LNDeQQ6G8bnRlGDGx_1Uyc&si=SWdKnPkPdZPqvmVw

ARGAZKI GALERIA

Begoñazpi Ikastolako ikasleek Metro Bilbao zoriondu dabe 30. urteurrenean