2025/2026 IKASTURTEA

Umeen Eskubideen Nazioarteko Eguna

Umeen Eskubideen Nazioarteko Eguna

Gaur, Umeen Eskubideen Nazioarteko Egunean, Ikastolako LH 3. zikloko lau ikasle Bilboko Umeen Kontseilura joan jakuz. Bertan, umeen eskubideen garrantziaz hausnartzeko zein egunaren beraren esanahiaz eta zentzuaz hitz egiteko modua izan dabe.

Era berean, ikasturte honetan zehar egingo dabezan jardueren gainean be mintzatu dira, besteak beste, proposamenak, ideiak eta Bilbo hobetzeko ekarpenak partekatu dabez.

Ekitaldiari amaiera emoteko, Udaletxera hurreratu eta alkateagaz batu dira. Auzapezagaz solasean, galderak egin ezezik, iritziak emon eta azaltzeko bea bagunea  izan dabe.

Egun berezi honek umeei entzunak izateko, hau da, gizartean hitza izateko eta herriko bizitzan parte hartzeko bidea emon deutse.

ARGAZKI GALERIA

Umeen Eskubideen Nazioarteko Eguna Umeen Eskubideen Nazioarteko Eguna Umeen Eskubideen Nazioarteko Eguna Umeen Eskubideen Nazioarteko Eguna Umeen Eskubideen Nazioarteko Eguna Umeen Eskubideen Nazioarteko Eguna