Santa Zezilia Eguna Ikastolan
Bihar Santa Zezilia eguna bada be, Ikastolan gaur ospatu dogu musikari eskainitako egun berezi hau. Jaia aprobetxatuta, Lehen Hezkuntzako ikasleek, musikea eta euskerea modu natural eta ederrean uztartuz, euskal kultura sustatzeko betiko euskal kantuak abestu dabez. Guztira, sei abesti kantau dabez: maila bakotxak bere kantua aukeratu ondoren, Lehen Hezkuntzako gainontzeko ikasleei eskaini deutsie emonaldia. Sortu dan giro eder eta atseginean, umeek ilusino handiz parte hartu eta gozatu dabe.
Apartekoa eta nabarmena dan egun honek, ikasleen egunerokoan musikeak eta euskal kulturak dauan garrantzia azpimarratzeko balio izan dau.





