HH 5 urteko ikasleek eta honeen familiek Zur eta lur, zaindu Amalur! proiektuan parte hartu dabe
HH 5 urteko ikasleen familiek, seme-alabakaz batera, Ikastolara etorri eta “Zur eta Lur, zaindu Amalur!” proiektuak sustatutako jarduera berezian parte hartu dabe. Ekintza honen helburua, plastikoaren berrerabilpena eta naturarekiko ardura suspertzea izan da.
Familiek plastikozko botilak erabiliz, loreontziak egin ezezik, apaindu be egin dabez. Botilak lurrez bete eta haziak erein ondoren, ikasle bakoitzak bere landarea etxera eroan dau zaintzeko. Jarduera honek, ikasle eta familien arteko ingurumenarekiko kontzientzia sustatu dau, baita naturarekiko ardurazko hartu-emona indartu be.
Holan izanik, Begoñazpiko komunitatean ingurumenarekiko kontzientzia eta maitasuna areagotuz, familia eta ikasleen arteko alkarlana sustatzeaz gain, sendotu be egin dogu. Guztiok batera, poz-pozik eta ilusio handiz, zaindu dogu Amalurra.
Bideoa hemen ikusgai.

