2025/2026 IKASTURTEA

Begoñazpi Ikastolak Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna aldarrikatu dau

Begoñazpi Ikastolak Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna aldarrikatu dau

Begoñazpi Ikastolak, komunitate osoari zuzendutako hainbat jarduera hezigarri eta sinboliko eginez, Emakumearen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna aldarrikatu dau. Jardunaldiaren helburu nagusia bardintasuna sustatzea, indarkeria matxistaren arazoa ikusaraztea eta Ikastolak errespetuan eta zuzentasunean oinarritutako bizikidetzagaz dauan konpromisoa indartzea izan da.

Egunean zehar, bidezkoagoa eta eraso bakoa dan gizartea osotzeko hezkuntzak zein heziketak dauan garrantzia gogoratu da. Zuzendaritza-taldeak, bardintasun jarrerak ume-umetik sustatzeko eta diskriminazio-egoerak ikusarazteko ezeze, honeei aurre egiteko be, ikastetxeetan egiten dan lana oinarrizkoa eta ezinbestekoa dala azpimarratu dau.

Beraz, egun hau ardatz izanik, Begoñazpi Ikastolak bardintasunaren, alkarrekiko errespetuaren eta alkarbizitza baketsuaren aldeko konpromisoa berretsi dau. Aurrekoaz gain, emakumeenganako indarkeriaren aurkako borroka urte osoan egin eta mantendu behar dan erantzukizun kolektiboa dala be gogorarazi dau.

ARGAZKI GALERIA

Begoñazpi Ikastolak Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna aldarrikatu dau Begoñazpi Ikastolak Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna aldarrikatu dau Begoñazpi Ikastolak Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna aldarrikatu dau