2025/2026 IKASTURTEA

Euskeraren Nazioarteko Eguna

Euskeraren Nazioarteko Eguna

Begoñazpi Ikastolak aurten be Euskeraren Eguna ospatu dau. Egun osoan, jai giroan hizkuntzaz disfrutatzeaz gain, hau erabili eta indartzeko helburua izanik, ikasleek hainbat jarduera egin dabe.

Ikastolako ikasgelak eta pasilloak jardueraz bete jakuz: jolas-kooperatiboak, hizkuntza dinamikak, sormen tailerrak, abestiak, irakurketak ezezik, ikasle eta irakasleek prestatutako zenbait ekintza be egin dira. Gela bakoitzeko ikasleek, euren adinera egokitutako eta helburu bera izanik, jarduera ezbardinak garatu dabez. Beti be, xedea, euskara naturaltasun, harrotasuneta alaitasunez bizitzea izan dalarik.

Begoñazpi Ikastolan euskararen erabilera zaindu, transmititu eta indartzeko, lanean jarraitzen dogu, bai holango aldarrikapen-egun zein ospakizunetan, bai Ikastolaren hezkuntza-proiektu osoan.

Guraso Alkarteak be 'ESKOLA & FAMILIA, EUSKARAZ!' egitasmoa antolatu eben. Hemen daukazue egun horretako laburpentxo bat.

ARGAZKI GALERIA

Euskeraren Nazioarteko Eguna Euskeraren Nazioarteko Eguna Euskeraren Nazioarteko Eguna Euskeraren Nazioarteko Eguna Euskeraren Nazioarteko Eguna Euskeraren Nazioarteko Eguna Euskeraren Nazioarteko Eguna Euskeraren Nazioarteko Eguna Euskeraren Nazioarteko Eguna