Durangoko Azoka: Euskal Kulturak bizia hartzen dauan gunea
Begoñazpi Ikastolako ikasleak, Euskal Herriko kultura topaketarik garrantzitsuenetakoa dan Durangoko Azokan izan dira. Beraz, urteerari esker, euskerako azken argitalpen, musika eta sormen nobedadeetan murgildu dira.
Egunean zehar, gure ikasleak hainbat standetatik ibili dira, idazleakaz hitz egiteko modua izan dabe, kultura-proiektu barrien barri izan zein ikusi dabe eta, zelan ,ez! irakurketa-munduan interesa daben gazteentzat pentsatutako jardueretan parte hartu dabe. Esperientzia, ludikoa izateaz gain, aukera baliotsua izan da euskeraren erabilera sustatu zein indartzeko eta herrialdeko kultura aniztasunagaz bat egiteko.
Ibilalditxo honek urtero pizten dau interesa eta jakin-mina ikasleen artean. Azken baten, irakurketa eta sormena sustatzen laguntzen dau.










