2025/2026 IKASTURTEA

El Correo egunkariak Begoñazpi Ikastolako Haur Hezkuntzako eredua nabarmendu dau

El Correo egunkariak Begoñazpi Ikastolako Haur Hezkuntzako eredua nabarmendu dau

El Correo egunkariak, Begoñazpi Ikastolak Haur Hezkuntzan dauan hezkuntza-eredu barritzailea eta familien aldetik jasotzen dauan babesa azpimarratzen dauan albistea argitaratu dau. Artikuluan jasotzen danez, gurasoek bereziki baloratzen dabez gure proiektuaren ardatz nagusi diran esperimentazioa, jolas sinbolikoa, emozioen kudeaketa, artre-adierazpena eta zirkulazio librea.

Halaber, barriak ongizaterako diseinatutako instalazioen eginkizuna azpimarratzen dau, espazio zabal, argitsu eta material naturalak izanik, txikienen autonomia eta jakin-mina errazten dabe eta. Horretaz gain, albisteak Ikastolak metodo pedagogiko aurreratuen alde egindako apustua nabarmendu dau, lehen urteetatik trebetasun kognitibo, sozial eta linguistikoek, hasiera-hasieratik, hau da lehen urteetatik balio baitabe estimulatzeko.

Era berean, El Correok familien parte-hartzearen garrantzia jasotzen dau, batez be, urte bikoen gelan. Ordutegi malguak harrera naturalagoa eta hurbilagoa ahalbidetzen deutso familiari, ikasle eta irakasleen arteko hezkuntza-proiektuari zentzua emoten deutsen lotura zein hartu-emona sendotuz.

Albiste osoa hemen irakurgai.

ARGAZKI GALERIA

El Correo egunkariak Begoñazpi Ikastolako Haur Hezkuntzako eredua nabarmendu dau El Correo egunkariak Begoñazpi Ikastolako Haur Hezkuntzako eredua nabarmendu dau