2025/2026 IKASTURTEA

DBH 4.mailako ikasleen proiektu pertsonalak

DBH 4.mailako ikasleen proiektu pertsonalak

BIP (International Baccalaureate-ko Bitarteko Ikasturteen Programa) programaren amaieran, DBH 4. mailan, gure ikasleek proiektu pertsonala egiten dabe. Lau urteko bide honi amaiera emoteko, oso garrantzitsua da ikasle bakoitzak, bere gogo eta nahiak kontuan izanik, proiektua landu eta burutzea. Era berean, aipatu behar da lan honen ekoizpena, Proiektu Pertsonalaren Egunean bertan aukezten dala.

Proiektu pertsonal honek, ikasleari interesa sortzen deutson gaian oinarrituta egon behar dau eta ikasleak ikerketa prozesua egin ondoren, zeozer sortu edo ekoiztu beharko dau. Ikasleek, produktua sortzeaz gain, lanketa egin bitartean eta prozesuan zehar egindakoaren barri emoten dauan  txostena be osotu eta bete beharko dabe. Txosten hau emon egin behar da eta lanketan egin dan moduan, PAI irizpideak kontuan izanik ebaluatuko da.

Proiektu pertsonalaren helburua ikasleek euren trebetasunak lantzea da. Bide osoan, lehen mailatik hasita, hainbat trebetasun landu dabez, besteak beste, autonomia, komunikazioa, pentsamendu kritikoa. Oraingoan, ostera, erabakitako gaiaren gaineko abilezia edota trebetasunak eurek aukeratu dabez, era autonomoan landuz, jakina.

Ikusi bideoa hemen.

ARGAZKI GALERIA

DBH 4.mailako ikasleen proiektu pertsonalak DBH 4.mailako ikasleen proiektu pertsonalak