2025/2026 IKASTURTEA

Nire etxea zeurea be bada

Nire etxea zeurea be bada

Azkuna Zentroan ikusgai egon dan Chiharu Shiota artista japoniarraren My House is Your House erakusketa bisitatu ondoren, Batxilergoko 1. mailako Arte irakasgaiko ikasleek arte-instalazio proiektua garatu dabe.

Shioten instalazioak etxearen ideia espazio sinboliko eta emozional moduan planteatzen dau, hau da, ikuspegi arkitektonikotik harago. Esperientzia horretatik abiatuta, ikasleek artistaren lengoaia plastikoa aztertzeaz gain, espazioa material xume baina esanahiz betetako eraldatzeko dauan modua be jorratu dabe.

Horren harira, ikasleei instalazio kolektiboa sortzea proposatu jaken. Beti be, zer da etxea niretzat? galderari erantzunez, ikasle bakoitzak bere obra aurkeztu eban. Proposamenek identitatea, memoria, lotura afektiboak, segurtasuna, pertenentzia edo denboraren igarotzea bezalako gaiak jorratu ebezan.

Hainbat material eta adierazpide erabiliz —eguneroko objektuak, testuak, egiturak, marrazkiak edo elementu sinbolikoak— sortutako obra indibidualak espazio komun batean bildu dira, piezen arteko lotura zein instalazioari esanahi bateratua emonez.

Proiektu honek ikasleei, instalazio artistikoaren sormen-prozesua esperimentatzeko, pentsamendu kritikoa garatzeko eta arte garaikideak ideiak ezezik, emozio pertsonalak be adierazteko dauan ahalmena ulertzeko modua emon deutse.

ARGAZKI GALERIA

Nire etxea zeurea be bada Nire etxea zeurea be bada Nire etxea zeurea be bada