2025/2026 IKASTURTEA

Begoñazpi Ikastolak hezkuntza proiektu integralaren bidez, elikadura osasungarria bultzatuko dau

Begoñazpi Ikastolak hezkuntza proiektu integralaren bidez, elikadura osasungarria bultzatuko dau

Ikastolak,  haurtzarotik hasita, elikadura-ohitura osasungarriak sustatzeko baliabide, orientabide eta proposamenak dauzan berariazko webgunea jarri dau hezkuntza-komunitatearen esku.  

Begoñazpi Ikastolak ikasleen ongizatearekiko konpromisoa indartzen jarraituko dau. Hezkuntza-ekimen honek, bai eskola, bai familia-ingurunean, elikadura-ohitura osasungarriak ezezik, arduratsuak be sustatuko dauz.    

Proiektu honek webgune propioa dau. Ikastolako orri nagusitik sartu eta bertan egongo dira eskuragarri haur eta gazteen nutrizioari buruzko informazio, gomendio eta baliabide praktikoak. Helburua, familiei eta ikasleei egunerokoan elikadura orekatua txertatzen lagunduko deutsen gida argia eta erabilgarria eskaintzea izango da.

Begoñazpi Ikastolan hezkuntza-prozesuaren barruan, elikadura funtsezko elementua danez, lotura estua izango dau ikasleen osasun, garapen eta ikasketagaz. Horregaitik, proiektu hau ez da eskolako jantokira mugatuko. Azken baten, ikastola eta familien arteko kontzientzia eta parte-hartzea sortzea bilatuko da eta.

Horren harira, Ikastolak ume-umetatik bizimodu osasungarriak sustatzeko xedez, eskura dagozan baliabideak erabiltzera zein gune hori bisitatzera animatuko dau hezkuntza-komunitatea guztia.

ARGAZKI GALERIA

Begoñazpi Ikastolak hezkuntza proiektu integralaren bidez, elikadura osasungarria bultzatuko dau