Begoñazpi Ikastolak garatutako zortzi proiektu erakutsi dauz EBI STEAM Azokan
Begoñazpi Ikastolak EBIk antolatutako EBI STEAM Azokan parte hartu dau. Azoka horretan sareko ikastetxeek STEAM modalitatean garaturiko hainbat proiektu aurkezten dabez. Aurtengo edizioan Ikastolak, berak aztertu, jorratu eta dauan Proiektu Pertsonalean ikasleek egindako zortzi proiektu aurkeztu dauz.
Erakutsitako lanen artean, hainbat proposamen egon dira, besteak beste, pilula-banagailua, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako gitarra edota birziklatutako materialez egindako auto telegidatua. Hau guztia, ikasleen sormen, ikerketa eta gizarte-sentsibilitatearen isla izan da.
Begoñazpi Ikastolak azoka honetan parte hartzeari positiboa deritxo. Azken baten, ekimen honek ikaskuntza partekatu, barrikuntza sustatu eta ikasgelako lana errealitatean ikusteko bidea emongo baitau.


