2025/2026 IKASTURTEA

SANTA AGEDA, GURE AHOTSETAN

SANTA AGEDA, GURE AHOTSETAN

Geure ohiturei eutsiz, Santa Ageda bezperan, zezeilaren 4an, Ikastolako umeak kalez kale ibili jakuz abesten. Egun hunkigarria izan da, hotzari aurre eginez, eguzki izpi motelak lagun, bihotza bero-bero, irribarretsu eta ilusioz gainezka joan dira kantari.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko umeek, auzoan zehar zabaldu dabez lehen kantuak, lotsa apur batez baina ilusino handiz. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko umeek Santutxuko kaleak hartu dabez, eta hirugarren ziklokoak, barriz, Begoña, Mallona eta Alde Zaharrean ibili dira kantari.

Umeen ahotsek kaleak bete badabez be, honeen irribarre eta alaitasunak auzokideen bihotzak hunkitu dauz. Holan, ba, alkarregaz abestuz, alkarregaz sentituz, belaunaldiz belaunaldi jasotako ohiturak bizirik irautea lortuko dogu.

ARGAZKI GALERIA

SANTA AGEDA, GURE AHOTSETAN SANTA AGEDA, GURE AHOTSETAN SANTA AGEDA, GURE AHOTSETAN SANTA AGEDA, GURE AHOTSETAN SANTA AGEDA, GURE AHOTSETAN