2025/2026 IKASTURTEA

“Euskara soinuz eta oroitzapenez egina dago” Lourdes Oñederra

“Euskara soinuz eta oroitzapenez egina dago” Lourdes Oñederra

DBH 4. mailako ikasleak Euskararen Etxean izan dira. Bertan, euskeraren bilakaera, transmisinoa eta egungo egoeraren barri izateko aukera aparta izan dabe. Hau gitxi balitz, euskerak eragiten dauzan emozioen lorategian be murgildu dira. 

Euskeraren aniztasunak batzen gaituenez, tinko eutsiko eta ekingo deutsogu geurea dan hizkuntzari.

Bisitaldian, ikasleek zenbait erakusketa-aretotan gidatutako ibilbideari ekiteaz gain, euskerak bai gure kulturaren, bai nortasunaren funtsezko osagai moduan dauan garrantziaz hausnartzeko modua emoten deutsen hainbat jarduera dinamikotan be parte hartu dabe. Ikus-entzunezko zein  interaktiboak diran proposamenen bidez, ikasleek euskeragaz zerikusia daben alderdi historiko, soziolinguistiko eta kulturalak ikusi, aztertu eta garatu dabez.

ARGAZKI GALERIA

“Euskara soinuz eta oroitzapenez egina dago” Lourdes Oñederra “Euskara soinuz eta oroitzapenez egina dago” Lourdes Oñederra “Euskara soinuz eta oroitzapenez egina dago” Lourdes Oñederra
//Autoplay