2025/2026 IKASTURTEA

ATEAK ZABALTZEKO EGUNA IKASTOLAN

ATEAK ZABALTZEKO EGUNA IKASTOLAN

Aste honetan, Ikastolan Ate Zabaltzeko Egunak jarduera izan dogu. Egun berezi honetan, gurasoek Ikastolara etorri eta umeen egunerokotasuna gertutik ikusi eta bizi ezezik, gurekin batera hainbat ekintzatan parte hartu be egin dabe.

Gelan bertan, une hunkigarriak bizi izan doguz; izan be, seme-alaben irribarre, jakin-min eta alkarren arteko konplizidadea nagusi izan da. Umeek poz handiz erakutsi deutsie gurasoei egunero egiten dabezan lanak. Era berean, gurasoek, zelan ez, harro eta arreta handiz jarraitu dabe erakutsitako guztia, esperientzia ederra izan da.

Ateak Zabaltzeko Egunak jarduera, Lehen Hezkuntzako lehenengo, hirugarren eta bostgarren mailan izan da. Ekimen honen bidez, Ikastola eta familien arteko atxikimendua sendotu, alkarrekin eta alkarrengandik ikasi eta hazteari ekingo deutsogulakoan gagoz.

ARGAZKI GALERIA

ATEAK ZABALTZEKO EGUNA IKASTOLAN ATEAK ZABALTZEKO EGUNA IKASTOLAN ATEAK ZABALTZEKO EGUNA IKASTOLAN ATEAK ZABALTZEKO EGUNA IKASTOLAN ATEAK ZABALTZEKO EGUNA IKASTOLAN
//Autoplay