2025/2026 IKASTURTEA

Begoñazpi Ikastolan BIP programaren baimen-bisita

Begoñazpi Ikastolan BIP programaren baimen-bisita

Zezeilaren 4an eta 5ean, Begoñazpi Ikastolak International Baccalaureate erakundearen BIP programaren baimen-prozesuaren baitan egindako bisita jaso dau. Kanpoko talde-ebaluatzaileak, jardunaldi bitan, bai irakasle, ikasle zein zuzendaritza-taldeagaz alkarrizketak eginez, bai eguneroko jarduna hurbil-hurbiletik aztertuz, Ikastolako hezkuntza-proiektua ezagutzeko aukera izan dau.

Bisita hau, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan BIP programa ezartzeko bidean, funtsezko urratsa da. Azken baten, honek Ikastolak hezkuntza barritzaileagaz dauan konpromisoa ezezik, nazioarteko begiradagaz dauana be indartuko dau.

Programa honetan parte hartzeagaitik nahiz erakutsitako konpromisoagaitik eskerrak emon nahi deutsaguz Begoñazpiko hezkuntza-komunitate osoari.

ARGAZKI GALERIA

Begoñazpi Ikastolan BIP programaren baimen-bisita Begoñazpi Ikastolan BIP programaren baimen-bisita Begoñazpi Ikastolan BIP programaren baimen-bisita Begoñazpi Ikastolan BIP programaren baimen-bisita
//Autoplay