2025/2026 IKASTURTEA

BAKEAREN EGUNA IKASTOLAN

BAKEAREN EGUNA IKASTOLAN

Bakearen Eguna dala eta, Ikastolan bake, errespetu eta alkarbizitzaren gaineko saio berezia egin dogu. Egun honetan, egunerokoan hain garrantzitsuak diran baloreak lantzea helburu izanik, ikasleek une batez gelditu, entzun eta pentsatzeko modua izan dabe.

Zenbait istorio entzun eta zenbait bideo ikusi ondoren, geletan hausnarketa partekatua egin dogu. Alkarrizketaren bidez, ikasleek euren iritzi, sentimendu eta bizipenak azaldu dabez, bakea zer dan eta egunerokoan zelan eraiki daiteken sakonduz eta adieraziz.

Jarduera honek ikasleei,  bakea gatazkarik eza baino gehiago dala ulertzen lagundu deutse, eguneroko keinu txikien bidez, besteak entzun, errespetatu eta zaintzeko gaitasuna be badala ikasiz.    

Gure Ikastolan barriro be argi geratu da, bakea danon artean ikasi eta eraikitzen dala, azken baten danok dogu zer esana.

ARGAZKI GALERIA

BAKEAREN EGUNA IKASTOLAN
//Autoplay