Begoñazpi Ikastolako ikasle ohia dan Iratik, paziente eta osasun arloko profesionalei laguntzeko musika eroan dau ospitalera
Begoñazpi Ikastolako ikasle ohia dan Irati Gañan Rodriguezek musikea zuzenean joz, Galdakao-Usansolo Ospitaleko pazienteen eta osasun arloko beharginen ondoizate emozinonala hobetzea helburu dauan ekimen solidarioan parte hartzen dau.
Barikuro, ospitaleko hainbat unidadetan ibilten jaku. Iratik hainbat orduz, biola joz eta piezak interpretatuz, ospitaleko egonaldia eroangarriagoa izateko nasaitasun- eta laguntza-uneak sortzen dauz. Bere ekimena musikarako grina, neurozientziarako interesa eta musikak pertsonen egoera emozinonalean dauzan onurak uztartzeko nahitik sortu da.
Aurrera daroan proiektu solidario honengaitik, Begoñazpi Ikastolak zorionak emon gura deutsaz ikasle ohi honi. Besteak beste, konpromiso soziala, sentsibilitatea eta talentu personala besteen zerbitzura jarteko gaitasuna islatzen daulako. Honek, eredu dogularik, komunitate osoari erakutsi deusku musika zaintza eta laguntza tresna izan daitekela.


