Aratusteak Begoñazpi Ikastolan
Begoñazpi Ikastolako ikasleek sormena landuz eta poz-pozik ospatu ebezan inauteriak. Haur Hezkuntzako txikerrenak dalmata mozorroa jantzita etorri jakuzan; Lehen Hezkuntzako ikasleek, barriz, mahai-jokoak gaia aukeratu eta Ikastola proposamen original eta koloretsuz bete eben.
Arratsaldean, Guraso Alkarteak antolatutako ekitaldia izan zan nagusi. Jai-programa osoa prestau eban, desfilea, tailerrak, musika eta txokolatadea eskaini euskun hezkuntza komunitate osoari.
Halan, ba, urtero alkarbizitzarako gune izaten da jardunaldi hau, ikasle, familia eta irakasleek Ikastolako komunidadearen espiritua indartuko dauan jai-giroa partekatuko dabe bertan.







