Zezeilaren 11: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna
Bai eremu zientifikoan, bai eta teknologikoan aukera-bardintasuna sustatu eta arlo horreetan emakumeek daben funtsezko papera zein leku garrantzitsua ikusarazteko xedea izanik, zezeilaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu zan.
Begoñazpi Ikastolak ospakizun honegaz bat eginik, ikasleen artean bokazino zientifikoak piztu eta estereotipoak apurtzen lagunduko deutsien erreferente femeninoak eskaintzearen garrantzia azpimarratu genduan. Dakigunez, gizarte bardinzaleago eta barritzaileagoa eraikitzeko, sekulako garrantzia izango dau txiki-txikitatik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikarekiko interesa sustatzeak.


