2025/2026 IKASTURTEA

Ikasleek, behartutako mugikortasunari buruz hausnartzeko, IHESA jardueran parte hartu dabe

Ikasleek, behartutako mugikortasunari buruz hausnartzeko, IHESA jardueran parte hartu dabe

Erlijioa irakasgaiaren barruan eta migrazioari eskainitako gaiaren hasieragaz bat eginik, Begoñazpi Ikastolako ikasleek GKEko Edukalboan komunitateak antolatutako “Ihesa” jardueran parte hartu dabe.

Prestakuntza-ibilbide baten parte dan proposamen honek, neskek eta emakumeek bizi izandako benetako istorioen bidez, ikasleak mugikortasun behartuaren errealitatera hurreratzea izango dau helburu. Esperientzia 'breakout’ motako dinamika landuz garatu da. Dinamika horretan, ikasleek, etxeak izten behartuta dagozan lagun askok dabezan erronka, erabaki eta zailtasunak ulertzeko, taldean lan egin dabe.

Jarduera honek, ikasleen prestakuntza integrala ezezik, alkartasuna eta gizarte-konpromisoa lako baloreak be garatzen lagunduz, gogoeta, enpatia eta pentsamendu kritikoa sustatuko dauz.

ARGAZKI GALERIA

Ikasleek, behartutako mugikortasunari buruz hausnartzeko, IHESA jardueran parte hartu dabe Ikasleek, behartutako mugikortasunari buruz hausnartzeko, IHESA jardueran parte hartu dabe Ikasleek, behartutako mugikortasunari buruz hausnartzeko, IHESA jardueran parte hartu dabe Ikasleek, behartutako mugikortasunari buruz hausnartzeko, IHESA jardueran parte hartu dabe
//Autoplay