Begoñazpi Ikastolak Jazotakoa Jaso Bideoklip Lehiaketaren IX. edizinoan parte hartuko dau
Daborduko, “Jazotakoa jaso/Comunica Cultura” goiburupean, IX. edizioko Bilboko Eleizbarrutiko Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako Bideoklip Lehiaketan parte hartu daben bideoak eskuragarri dagoz.
Edizio honetan, proposatutako gaia “Amalurra eta Laudato si” izan da, gizateriaren eta Lurraren arteko harremanari buruz hausnartzeko luzatutako gonbidapena, honako galdera honetatik abiatu da: “Zer emoten deusku eta zer emongo deutsagu?” Ikus-entzunezko hizkuntzaren bidez, ikasleek planetaren zaintza, erantzukizun partekatu eta gure ingurunearekiko konpromisoagaz zerikusia daben gaiak jorratu dabez.
Begoñazpi Ikastolako ikasleek, talde-lana, sormena eta diziplinarteko proiektua garatuz, hiru bideoklip aurkeztu dabez. Ikastolak hezkuntza-komunitate osoa lanak ikusi, publikoaren bideo gogokoena aukeratu eta online bozkatzera animetan dau.
Bideoklip gogokoena online bozkatzeko epea atzo zabaldu bazan be, zezeilaren 27ra arte, gaueko 23:59ra arte zabalik egongo da.
Bozkatu ‘Fedearen basoa', ‘Gure etxea zabortegi bihurtzen ari gara’ eta ‘Munduaren sorrera’ lanak!




