2025/2026 IKASTURTEA

Begoñazpik Nazioarteko Batxilergoko BIP ziurtagiri ofiziala lortu dau

Begoñazpik Nazioarteko Batxilergoko BIP ziurtagiri ofiziala lortu dau

Begoñazpi Ikastolak, daborduko , Nazioarteko Batxilergoko (International Baccalaureate) Bitarteko Ikasketen Programaren (BIP) ziurtagiri ofiziala eskuratu dau. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako nazioarteko esparru akademiko hau, Ikastolak orain dala sei urte ezarri baeban be, egun, azken asteetan izaniko ebaluazio zorrotz eta zehatzaren ostean, Genevan (Suitza) egoitza dauan erakundeak modu ofizialean berretsi egin dau.   

Begoñazpi Ikastolak, etengabe hazten eta garatzen ari dan mundu mailako hezkuntza-sareagaz bat eginez, beste urrats bat emon dau euskal lidergo pedagogikoan. Izan be, Ikastola, orain dala hamarkada batzuetatik hona, euskal hezkuntzan erreferente da. Ikastolaren ezaugarri garrantzitsuetako bat hezkuntza-barrikuntzan egindako etenbako lana da eta.

Bitarteko Urteetako Programak dauan ezaugarrietako bat, bai dinamikak, bai metodologiak, sortzea da. Azken baten ikasleek, International Baccalaureatek markatutako hamar atributuak lortzea dau helburu, hau da, ikasle ikertzailea, informatua eta ikasia, pentsalaria, komunikatzaile ona, zintzoa, pentsamolde irekikoa, solidarioa, ausarta, orekatua eta gogoetatsua izatea.

BIPk irakasgaien gainetik dagozan kontzeptuetan oinarritzen dau irakaskuntza. Holan, ba, urteera-profilean deskribatutako trebetasunak landuko dabezan hainbat ikuspegi ezarriko dauz. Hori dala eta, atributu horreek garatu ahal izateko, irakasgaiak taldetan bilduko dira. Adibidez, "Zientzia", "Hizkuntzen jabekuntza"; "norbanakoak eta gizarteak"; "arteak"; "diseinua"; "gorputz-hezkuntza eta osasunerako hezkuntza".

ARGAZKI GALERIA

Begoñazpik Nazioarteko Batxilergoko BIP ziurtagiri ofiziala lortu dau
//Autoplay