Zuzendaritza taldeak Bartzelonako IB Association Day jardunaldian parte hartu dau
Begoñazpi Ikastolako zuzendaria dan Bego Bañuelosek, hiru etapatako arduradun eta Haur eta Lehen Hezkuntzako IB arduradunakaz batera, ASIBIk Nazioarteko Batxilergoagaz lankidetzan antolatutako eta Bartzelonan izan dan IB Association Day jardunaldian parte hartu dau.
Espainiako IB komunitatea bildu dauan topaketa honen xedea, pedagogia, ebaluazio, lidergo, unibersitate-orientazio eta Ikastolaren nortasunean sakontzea ezezik, esperientziak partekatzea eta ikastetxeen arteko sareak sendotzea be bada.
Jardunaldi honeetan parte hartzeak, Begoñazpi Ikastolak Bitarteko Ikasketen Programaren (BIP) ziurtagiria erdietsi barritan, berebiziko garrantzia izan dau. Lorpen hori ez baita amaiera- puntua, etenbako hobekuntza-prozesuaren beste urrats bat baino. Zuzendaritza-taldea foro horretan egotea Ikastolak prestatu, eguneratu eta IB hezkuntza-ereduaren garapenean aurrera egiteko dauan konpromisoaren ondorio da.
Ikastola, Nazioarteko Batxilergoko printzipio eta estandarrekin bat datorren kalitatezko hezkuntza eskaintzen jarraitzeko, egunean egotea, egiten dauan praktikari buruz hausnartzea eta burutzen dauana beste ikastetxe batzuekaz partekatzea funtsezkoa eta garrantzitsua dalakoan dago.


