HH4- HH5 GELETAN, ATEAK ZABALTZEKO EGUNAK
Ikastolan urteko izan ohi doguz Ateak Zabaltzeko Egunak. Aurten zezeilaren 19an eta 26an izan doguz HHko 4 eta 5 urteko ikasleen geletan. Ikastolako gurasook sekulako aukera izaten dozue gaztetxoenen geletara hurreratu eta ikasgelako eguneroko dinamiken barri jasotzeaz gain, seme-alaben parte-hartzea bertatik bertara ikusteko.
Egun berezi-bereziak izaten dira, ikasle, familia eta irakasleak alkartu eta partekatzeko bizipenak izaten doguz eta.






