Begoñazpi Ikastolak, Bilbon egin dan FIRST LEGO League Euskadi 2026 txapelketan lehen sari biak bereganatu dauz
Begoñazpi Ikastolak Bilbon, zezeilaren 28an izan zan FIRST LEGO League txapelketan parte hartu eban. Sekulako arrakasta izan eban lehiaketako lehen sari biak eskuratutakoan.
Ikasleek aurreko hiletan eta aurtengo erronkaren gainean egindako lana aurkeztu eta azaldu eben. Besteak beste, programazio, diseinu, ikerketa zein talde-lanean dabezan gaitasunak zehatz-mehatz erakutsi ebezan. Robotaren programazioaz zein hau egiteaz (eraiki) gain, taldeek epaimahaiaren aurrean, euren barrikuntza-proiektua aurkeztu eben, sormena ezezik, arazoak konpontzeko gaitasuna be erakutsiz eta balioetsiz.
Jardunaldian, Begoñazpi Ikastolako gaztetxoenen taldeek be hartu eben parte izugarrizko gogoa, inplikazioa eta lankidetza erakutsiz. Epaimahaiak batez be, aurkeztutako proiektuaren kalitatea azpimarratu baeban be, talde-lana lako balorea be goraipatu eban.
Beraz, aintzat hartze bikoitz hau, hezkuntza-komunitate guztiarentzat harro egoteko arrazoia izan zan. Gainera, lan honeek guztiek Ikastolak proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, alkarlan eta STEAM bokazioen sustapenagaz dauan konpromisoa be islatu eben. Orain, arrakasta honen ostean, Begoñazpi Ikastolako taldeak, Burgosen apirilaren 11n izango dan final handian parte hartzeko prestatzen hasi jakuz.







