El Mundo egunkariak argitaratu dauan 100 ikastetxe onenen zerrendan, Begoñazpi Ikastolak gora egiten jarraitzen dau
El Mundo egunkariak egin eta argitaratutako sailkapenean, Begoñazpi Ikastolak Estatuko 100 ikastetxerik onenen artean barriro be gora egin dau. Edizio honetan, Ikastola 29. dogu, aurreko urtean baino leku bat aurrerago, hortaz, hobetuz goaz.
Aitorpen honek Ikastolako hezkuntza-proiektua ezezik, hezkuntza-komunitate osoaren etenbako lana be babestu eta sustatu dau. Dakigunez, txostenak hainbat alderdi baloratzen dauz, besteak beste, eredu pedagogikoa, barrikuntza, emaitza akademikoak eta hezkuntza-eskaintza. Honek guztiak, Begoñazpi Ikastola hezkuntza-esparruan, atzera be, erreferentetzat hartzea eragin dau.
Beraz, beste urte batez, zerrenda horretan parte hartzea harro egoteko arrazoia baino askoz gehiago da, etenbako hobekuntza gure hezkuntza-proiektuaren oinarrizko ardatz garrantzitsu izanik, eskakizun eta konpromiso beragaz lanean jarraitzeko pizgarria be bada eta.



