LA GILDA DEL NORTE ENPRESARA JOAN-ETORRIA
HH 4 urteko ikasleak Lezaman dagoan “La Gilda del Norte” enpresara egindako txangoan poz-pozik ibili jakuzan. Gelan jorratzen gagozan “Ingurutik etxera lagundu bidean” proiektuan, merkatura iritsi arte elikagaiek egiten daben bidea eta prozesuan parte hartzen daben atal guztien garrantzia aztertu, ikusi eta ikasi ondoren, bertan egozala aprobetxatuz, banaketa-prozesua ikusteko zein gildak egiteko modua izan eben. Arakatu, aztertu, landu eta ikasi!






