BEGOÑAZPI IKASTOLAKO IKASLEAK, EUSKADIKO FILOSOFIA OLINPIADETAKO FINALEAN
Aurten, Begoñazpi Ikastolako hainbat ikasle Euskadiko Filosofia Olinpiadetako finalean izango dira. Ikastolak hainbat kategoriatan izango dau ordezkaritza: bideo mailan, June Loroño, June Txarramendieta eta Noa Isasi ikasleak; argazkigintzan, Luka Astiz eta nazioarteko iruzkin kategorian, Nahia Cereceda izan da irabazlea.
Izan be, Nahia, nazioarteko disertazio irabazle bakarra, zuzenean sailkatu da Estatuko finalerako eta Ciudad Realen izango dan lehiaketan, Euskadi ordezkatuko dau.
Euskadiko ikasle-finalista guztiak bilduko dauzan finala, martiaren 13an, Lakuan (Gasteiz) izango da.
Zorionak guztioi egindako lanagaitik. Ikastolatik zorterik onena opa deutsuegu, eutsi goiari!


