FLLko estatuko final handian egongo diran Begoñazpi Ikastolako talde biren proiektuak
Arkeologia ardatz izanik, Bilbon egindako FIRST LEGO League txapelketan parte hartu eben Begoñazpi Ikastolako talde biek, lehen eta bigarren postuak lortu ebezan. Ondorioz, Burgosen, apirilaren 11n izango dan Estatuko final handirako sailkatu ziran. Talde irabazle bi honeek, Batxilergoko 1. mailako ikasleek osatzen dabez.
AZHIRUDE taldeak, aplikazio eta 3D betaurrekoen bidez, espazio desbardinetan ikusi ahal izateko museoko piezen artxibo digitala sortzea proposatzen dauan proiektua garatu dau. Holan, adibidez, Pariseko museo batean kokatutako pieza arkeologiko bat Bilboko museo batean be ikusiahalko da. Ideia hori biribiltzeko, benetako piezak eskaneau eta proiektua aurrera eroateko, taldea Bilboko Arkeologia Museoagaz hartu-emonetan jarri da.
Bestalde, Nova Heritage taldeak San Luis meategiaren digitalizazioan lan egin dau. Hau, gero eta hondatuago dagoan eta egun publikoarentzat itxita dagoan espazioa da. Taldeak meategia eskaneatu ondoren, 3D irudien bidez, jendeak barrua zelangoa dan eta zelan dagoan jakin daian baita ondare hori ikusten beste modu baten hurbildu daiten be.
Teknologia, ikerketa eta ondarearen kontserbazioa uztartzen dabezan proiektu biek, Begoñazpi Ikastola ordezkatuko dabe Burgosko Estatuko finalean.


