2025/2026 IKASTURTEA

Bizkaiko Foru Aldundiak First Lego Leagueko Estatuko finalerako sailkatu diran taldeei harrera egin deutse

Bizkaiko Foru Aldundiak First Lego Leagueko Estatuko finalerako sailkatu diran taldeei harrera egin deutse

Foru Jauregian Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako harrera instituzionalean  izan doguz FIRST LEGO Leagueko estatuko finalerako sailkatu diran Begoñazpi Ikastolako taldeak.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan zan ekitaldiaren buru. Honek, Burgosen, apirilaren 11n izango dan Estatuko finalean Bizkaia ordezkatuko daben  taldeak hartu ebazan.

Topaketan ikasleek egindako lana aintzat hartzeaz gain, aurten Bizkaiko mila ikaslek baino gehiagok parte hartu daben lehiaketa honek eskatzen dauan ahalegina, sormena eta talde-lana be nabarmendu ziran.

Ekitaldian, sailkatutako taldeak ezezik, robotikan egindako hainbat aurrerapen be aurkeztu eta erakutsiz, Begoñazpiko ikasle gazteenak be egon ziran.

Begoñazpi Ikastolan zientzia, teknologia eta barrikuntzarekiko interesa sustatzen daben mota honetako ekimenak babesteari ekingo deutsogu.

ARGAZKI GALERIA

Bizkaiko Foru Aldundiak First Lego Leagueko Estatuko finalerako sailkatu diran taldeei harrera egin deutse Bizkaiko Foru Aldundiak First Lego Leagueko Estatuko finalerako sailkatu diran taldeei harrera egin deutse Bizkaiko Foru Aldundiak First Lego Leagueko Estatuko finalerako sailkatu diran taldeei harrera egin deutse Bizkaiko Foru Aldundiak First Lego Leagueko Estatuko finalerako sailkatu diran taldeei harrera egin deutse Bizkaiko Foru Aldundiak First Lego Leagueko Estatuko finalerako sailkatu diran taldeei harrera egin deutse Bizkaiko Foru Aldundiak First Lego Leagueko Estatuko finalerako sailkatu diran taldeei harrera egin deutse
//Autoplay