Enpresa ikasgaiko ikasleak Biolan enpresan
Martiaren 9an, astelehena, Bizkaiko Aldundiaren “Egin eta Ekin” programan parte hartzen daben Batx. 2. mailako Enpresa ikasgaiko ikasleek, Bizkaiko Parke Teknologikoan dagoan Biolan enpresa ikusi eta bertan egiten dan lana aztertzeko modua izan dabe. Biolan enpresak elikagaien segurtasunari eta osasun sektoreari zuzendutako biosentsore entzimatikoak landu, ekoiztu eta saltzen dauz. Bisitan, ikasleek Marketin eta Komunikazio arduraduna dan Naroa Aurtenetxeren eskutik, enpresa honen gaur egungo erronken barri jaso dabe. Gure inguruko enpresen sormena, ekimena eta talentuaren barri izateko modurik zuzen eta egokiena. Emondako arretagaitik, eskerrik asko, Biolan enpresako taldeari!





