Begoñazpi Ikastola Korrikaren 24. edizioan
Begoñazpi Ikastolak Korrikaren 24. edizioan parte hartuko dau. Dakizuenez, Korrikak gure hizkuntzaren erabilera eta ikusgarritasuna bultzatuz, Euskal Herria zeharkatuko dau.
Ikastolak erositako kilometroa, 3.400 kilometroa, gitxi gorabehera 10:43an helduko da Ornilla Doktorea kalera. Beraz, lekukoa hartzeko, parte hartzaileei 15-20 minutu lehenago joatea gomendatzen jake. Ikastolako kamiseta gorria edo gorria dan beste kamiseta/sudadera jantzi eta marea gorria sortuko dogu. Erdu!
Begoñazpi Ikastolatik hezkuntza-komunitate osoa animatu nahi dogu parte hartzera eta aurten be, euskeraren inguruan milaka lagun batzen dauazan ekimen honegaz bat egitera.
Animatu gugaz parte hartzera!


