2025/2026 IKASTURTEA

Begoñazpi Ikastolako ikasleak Spelling Bee lehiaketetan arrakastatsu

Begoñazpi Ikastolako ikasleak Spelling Bee lehiaketetan arrakastatsu

Begoñazpi Ikastolako ikasleek oraintsu, oso emaitza onak lortuz, Cambridgek eta Tangram argitaletxeak antolatutako Spelling Bee lehiaketa bitan parte hartu dabe.

Deustun izan dan Cambridgek antolatutako lehiaketan, Ikastolako ikasle bik hirugarren postua lortu eben, gainera beste ikasle batek be parte hartu eban ikastetxea ordezkatuz.

Bestalde, Tangram argitaletxeak bultzatutako lehiaketan, Begoñazpi Ikastolako hiru ikasle sailkatu ziran apirilaren 25ean Madrilen jokatuko dan finalerako.

Emaitza horreek ikasleen ahalegina, dedikazioa eta ingeles-maila ona islatzen dabe, baita Ikastolak hizkuntzak irakasteko dauan konpromisoa be. Zorionak parte-hartzaile guztioi eta zorte ona izan finalean!

ARGAZKI GALERIA

Begoñazpi Ikastolako ikasleak Spelling Bee lehiaketetan arrakastatsu Begoñazpi Ikastolako ikasleak Spelling Bee lehiaketetan arrakastatsu Begoñazpi Ikastolako ikasleak Spelling Bee lehiaketetan arrakastatsu
//Autoplay