LH3. mailakoak Frontoian
Aste honetan Kirol Astea dala eta, LH hirugarren mailako ikasleek esperientzia berezi eta aberasgarria bizi izan dabe. Oraingoan, Bilboko Frontoira joan jakuz eta bertan euskal pilotaren gaineko hainbat alderdiren barri jaso dabe.
Bisitan zehar, ikasleek bai pilotaren historian murgiltzeko, bai modalitate ezbardinak, besteak batzuen artean, esku pilota nahiz zesta punta, gertutik ezagutzeko modua izan dabe. Hasteko, kirol honen bilakaera azaltzen dauan bideo interesgarria ikusi dabe; honek, urteetan zehar hau zelan aldatu eta egokitu dan ulertzen lagundu deutse.
Ondoren, frontoian bertan zenbait jarduera eginez, ikasitakoa praktikan jarri dabe. Ikasleen artean sekulako ilusioa piztu dauan esperientzia honek, kirol tradizional honen balioa eta garrantzia hobeto ulertzen lagundu deutse.
Benetan be, ahaztezina eguna!




