2025/2026 IKASTURTEA

LH3. mailakoak Udaletxean

LH3. mailakoak Udaletxean

Aste honetan LH hirugarren mailako ikasleak Bilboko Udaletxea ikusi eta nondik-norakoak aztertzen ibili jakuz. Esperientzia interesgarria, benetan! Bisita honen helburua udalek zelan funtzionetan daben jakiteaz gain, herritarren eguneroko bizitzan daben eragina zein garrantzia hobeto ulertzea be izan da.

Lehenengo-lehenengo, bai Udalaren, bai Udaletxearen historia zein izan dan jakinarazi deuskue. Gainera, gaur egun udaletxea dagoan lekuan egon aurretik non egon zan eta urteetan zehar izan dauan bilakaeraren barri jaso dogu.

Horren ostean, eraikin barruko gela esanguratsuenak bisitau doguz. Besteak beste, ikusgarri eta bereziena dan Arabiar Aretoa. Hortik, erabaki garrantzitsuak hartzen diran Batzar Aretora joan gara eta amaitzeko, Bilboko alkate izan diranen gaineko informazinoa, hau da, alkateen historia jasoten dauan aretora zuzendu gara.

Bisita honi esker, udalek ezezik, erakunde publikoek be gizartean daben garrantzia eta zeregina ederto baten ulertu dogu.

Zalantza barik, gelan landutakoa sakontzeko egun berezia izan da. Bai, horixe!

ARGAZKI GALERIA

LH3. mailakoak Udaletxean LH3. mailakoak Udaletxean LH3. mailakoak Udaletxean LH3. mailakoak Udaletxean
//Autoplay