HH3: Proiektuak garatzen
Aste honetan 3 urteko ikasleen geletan “Arakatzen, arakatzen, nire gorputza ezagutzen” lantzen gagozan proiektuan, esperientzia berezia bizi izan dogu. Bai, horixe!
Gai nagusia “Zentzumenak” izanik, familien parte-hartze aktiboa zein zuzena dauan hezkuntza proposamen hau, bai jorratu, bai aurrera eroan dogu. Honetarako, beren-beregi prestatutako jarduera berezia egin dogu, hau da, zentzumen-eskularru sentsoriala sortzea. Honegaz, batez be, ukimena landu dogu.
Ikasleek, askotariko testurak dabezan materialak erabiliz, besteak beste, kotoia, esponjak edota elementu zimurtsuak, esperimentazioaren bidez, sormen handiko lanak egitea lortu dabe.
Jardunaldian, familiek zein ikasleek zein irakasleek asko ikasi eta disfrutatu dabe. Hau bai hau danok partekatu dogun arratsaldea!
Mundua ezagutzeko, ez dago zentzumeak erabiltzea baino modu hoberik!







