Aste honetan Kirol Astea izan dogu!
Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleak, hainbat kirol lantzen ibili jakuz. Jarduera honen helburua, ikasleak kirol alternatibo zein eurei ezazagun egiten jakezanen barri jaso eta honeetan jardutea izan da. Gainera, izandako hitzaldi eta jardueren bidez, sentsibilizazioa be landu dogu.
Ikasleak, besteak beste, heziki, skate, esku-pilota, errugbi, saskibaloi, atletismo, eskubaloi, zenbait kirol egokitu eta pickleballa egiten ibili dira.
Era berean, sentsibilizazioa lantzeko xedez, bai Ibon Oregiren, bai Haszten kirol egokituko alkartekoen testigantzak izan dabez.
Beste urte batzuetako Kirol Asteetako moduan, Ikastolan ikasturtean lantzen dan xake ikasgaiko unerik garrantzitsuena be heldu jaku, hau da, Kirol Asteko Xake Txapelketa Nagusia!
Aurrekoaz gain, gorputz-hezkuntza ikasgaiko atala dan osasun arloa be jorratu dogu. Horren harira, LH 6. mailako ikasleei, Lehen Sorospenak egin eta BBBri buruzko azalpenak emon eta praktikak egiteko, medikuak etorri jakez.
Ederra astea, benetan! Ikasleak ondo baino hobeto ibili diralakoan gagoz.













