Kontzertu didaktikoa
Lehen Hezkuntza 2. mailako ikasleei heldu jake musika-instrumentua aukeratzeko ordua.
LH 3.mailatik aurrera, musika-ibilbideari ekinez gero, bakoitzak aukeratutako instrumentuaz gozatzeko modua izango dau.
Aukeraketa errazteko asmoz, Bedmar Musika Eskolarekin batera kontzertu didaktikoa antolatu dogu. Bertan, Ikastolan eskaintzen doguzan zenbait instrumentu ezagutzeko eta entzuteko egokiera izan dabe ikasleek.
Hau, LH 5. mailan ibilbide bitan banatuko dan musika-ibilbidearen hasiera baino ez da. Batetik, curriculum-musika, musika ikasketa ofizialak egiteko prestakuntza eskaintzen dauana; bestetik, musika-eskola, musikaz eta instrumentuaz modu ludikoagoan gozatzen jarraitzeko bidea emongo dauana.







