2025/2026 IKASTURTEA

Dantzariak dantzan

Dantzariak dantzan

Joan dan zapatuan, maiatzak 16, Ikastolako dantzariok Garaizarreko jaietako dantza ekitaldia izan genduan. Eguraldia ona izan ez bazan be, ikasturte honetako aurreko hiru ekitaldietan izan ez dan moduan, plazan dantzatu ahal izan genduan.

Giroa bikaina izan zan eta gogo onez dantzatu genduzan Euskal Herri osoko dantzak: Bizkaiko Dantzari dantza eta Gorrulariak, Pirinioetako alde bietako Muxikoak, Gipuzkoako Sorgin dantza eta Agurra, Lapurdiko Zapatagin dantza, Nafarroako Xanpetrike…

Aste bi barru, Ikastola Egunean, barriro ikusiko dogu alkar! Gora gure dantzariak!

ARGAZKI GALERIA

Dantzariak dantzan Dantzariak dantzan Dantzariak dantzan Dantzariak dantzan Dantzariak dantzan
//Autoplay