2025/2026 IKASTURTEA

EITB Ikastolan

EITB Ikastolan

Azken egunotan berezi-berezia dan esperientzia bizi izan dogu Ikastolan. Bertan izan doguz EITBko Makusi plataforman emongo dan “Txiki-egiak” saioaren grabazioa egiten LH 2., 3. eta 4. mailako 8 ikasle.

Grabazio egunean, askorentzat kamera aurrean jartzen izan diran lehen aldia izan danez, bai ilusinoa, bai urduritasuna antzematen dogu. Halan da be,  jarrera bikaina erakutsiz, ederto moldatu dira, gogotsu ibili  jakuz. Benetan be,  lan zoragarria egin dabe.

Esperientzia oso aberasgarria izan da ikasleentzat zein bertan egon garanontzat. Bide batez, ikasleek telebistaren mundua gertutik ezagutzeko, taldean lan egiteko eta euren buruarengan konfiantza hartzeko sekulako egokiera izan dabe.

Laster ikusiko doguz  gure ikasleak “Txiki-egiak” saioan. Etxean be harro egongo zarie zuon seme-alabez. Bai, horixe!

Zorionik beroenak parte hartu dozuen ikasleoi eta eskerrik asko esperientzia hau aurrera ateraten lagundu dozuen guztioi!

ARGAZKI GALERIA

EITB Ikastolan EITB Ikastolan EITB Ikastolan EITB Ikastolan EITB Ikastolan EITB Ikastolan EITB Ikastolan EITB Ikastolan
//Autoplay