2025/2026 IKASTURTEA

Antzezlana ingelesez

Antzezlana ingelesez

Dakizuenez, maiatzaren 18an eta 19an English Theatre antzezlanak izan doguz. Ikasleak ederto baten ibili jakuz. Zenbat gozatu daben esperientziaz!

Maila bakotxak antzezlan desbardina ikusteko modua izan dau:

  • 3. mailak: KPOP DEMON HUNTERS
  • 4. mailak: KPOP DEMON HUNTERS eta CHARLIE AND THE CHOCOLATE FACTORY
  • 5. eta 6. mailak: INSIDE OUT 2
  • 6. mailak: ALICE IN WONDERLAND

Jarduera honen helburua, ingelesa modu ludiko eta motibatzailean lantzea izan da, ahozko ulermena sustatuz eta hizkuntzaganako harremana modu naturalean biziz. Ikasleek parte-hartze handia eta interesa erakutsiz, saio guztiei ezinhobeto erantzun deutse.

Antzezlanek itzelezko giroa sortu dabenez, ikasleek musika, pertsonaia eta istorioez gozatu dabe. Ingelesa benetako testuinguruan entzuteko eta hizkuntzarekiko motibazinoa handitzeko ekimen bikaina!

Esperientzia hau oso aberasgarria izan da danontzat!

ARGAZKI GALERIA

Antzezlana ingelesez Antzezlana ingelesez Antzezlana ingelesez Antzezlana ingelesez Antzezlana ingelesez Antzezlana ingelesez Antzezlana ingelesez Antzezlana ingelesez
//Autoplay