2026-2027 ikasturteko Hezkuntza Ez-Formaleko jardueretan izena emoteko epea ZABALIK
Daborduko eskuragarri dozue 2026-2027 ikasturterako Kirol Programaren zein Hizkuntza eta Arte Programaren eskolaz kanpoko jardueren eskaintza.
Izen-emoteko epeak honeexek dira:
- Kirol Programa: maiatzaren 8tik 22ra.
- Hizkuntza eta Arte Programa: maiatzaren 18tik bagilaren 8ra.
Epez kanpoko izen-emoteak, dagozan/egon daitekezan plazen arabera, posta elektronikoaren bidez kudeatuko dira. Egoera horretan egonez gero, posta bidez, koordinatzaile nagusiagaz jarri hartu-emonetan: gotzon.basaldua@begonazpi.eus
Aurten Lehen Hezkuntzako eskaintza zabaldu egin dogu eta hiru jarduera barri eskainiko doguz:
- Lettering (LH 5-6), arratsaldean: hizkien bidez komunikazioa aztertzeko eta norberaren estiloa garatzeko sormen-tailerra,
- Eraikuntza-Erronkak (LH 4 eta LH 5-6), eguerdian: STEAM ikuspegiko tailerra. Honetan, ikasleek erronka errealen bidez pentsatu, probatu eta eraiki egingo dabe.
- Sukaldaritza (LH 5-6), arratsaldean: sukaldean autonomia eta trebetasun praktikoak lantzeko proposamena, elikadura osasuntsuaren ikuspegiari arreta berezia eskainiz.
Proposamen barriak diranez, ikasturtean zehar zelan joan diran aztertu eta ebaluatuko dogu; egokitzat hartuz gero, beste adin batzuetako ikasleei eskaintzeko modua be aztertuko dogu.
Begiratu eta aztertu katalogoak goitik behera, bertan izango baitozue jarduera bakoitzaren barri: ordutegi, maila eta baldintzak. Zalantzarik izanez gero, Ikastolako ohiko bideen bidez jarri hartu-emonetan.




