LH2. mailako ikasleak Ekoetxean
LH 2. mailako ikasleak, Mundu txiki, mundu bitxi proiektua lantzen dagozala eta, ikasitakoa bertatik bertara ikusteko, Urdaibain dagoan Ekoetxera joan jakuz. Urteera honetan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako paisaiak eta ekosistemak hurretik ikusteko eta bide batez, gozatzeko modua izan dabe.
Egun osoan, Urdaibain dagozan ekosistema nagusiak, besteak beste, landa-eremuak, hondartzak, itsasoa eta padurak aztertu dabez. Naturaren aberastasuna eta aniztasuna hobeto ulertzeko asmoz, ekosistema bakotxaren ezaugarriak ezagutzeaz gain, ingurune bakotxagaz lotutako jarduera praktikoak be egin dabez.
Ikasleentzat, esperientzia aberasgarria bezain interesgarria izan da; izan be, ikasitakoa zuzenean behatzeko eta esperimentatzeko aukera izan dabe. Holan izanik, Urdaibaiko natura-ingurunearen garrantziaz, hau da, bertako ekosistemak mantentzearen garrantziaz jabetu eta Urdaibaiko ondare naturala hobeto baloratu ahal izan dabe.








