Familiei teknologia erabiltzen laguntzeko, Eskutik programaren eduki barriak
Begoñazpi Ikastolako ESKUTIK plataformak familiei zuzendutako baliabide barriak erantsiz, aldizka gehitzen dauz edukiak. Oraingoan, haur eta nerabeek eskuko telefonoen edota pantailen erabileragaz lotutako materialak gehitu doguz. Gai honek gero eta galdera eta erronka gehiago sortzen baitauz hezkuntza nahiz familia esparruan.
Baliabide honeen helburua familiei, seme-alabei ohitura digital osasungarriak garatzen lagunduko deutsien informazioa, tresnak eta orientabideak emotea da. Holan izanik, hezkuntza-etapa bakoitzerako erabilera arduratsua, orekatua eta egokia sustatuko da.
Plataforman eskuragarri dagozan dokumentu eta materialez gain, Ikastolak gaur egungo gizartean haur eta nerabeen garapena hobeto ulertzeko oso baliagarriak izan daitekezan erreferentziazko hainbat irakurgai gomendatuko deutsuez.
Besteak beste, honako izenburu honeek azpimarratuko deutsueguz: Alvaro Bilbaoren "El cerebro del niño explicado a los padres", haurtzaroan garuna zelan garatzen dan ulertzen lagunduko deutsuen liburua; "El cerebro del adolescente" liburua, bizi-etapa horren berezko aldaketetan sakontzen dauana; eta "Crecer con pantallas", teknologiak eta pantailek haurren eta gazteen garapenean daben eragina ardatz dauan irakurgaia.
Begoñazpi Ikastolan hezkuntza eskolaren eta familien arteko zeregin partekatua dalakoan gagoz. Horregaitik, ESKUTIK lagun egiteko zein laguntzeko gune gisa hasiz jaongo da. Egungo hezkuntza-erronkei aurre egiteko baita ikasleen ongizatea zein garapen integrala alkarregaz eraikitzen laguntzeko be baliabideak eskainiko dauz.





