2026/2027 IKASTURTEA

Begoñazpi Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleen Agurra izan eta ospatu dogu

Begoñazpi Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleen Agurra izan eta ospatu dogu

Bagilaren 5ean, USaP aztreketak amaitu ostean, Begoñazpi Ikastolan, Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat, berezia baino bereziagoa dan eta ibilbide akademiko zein pertsonaleko etapa garrantzitsu bati amaiera emoteko ekitaldia izan genduan. Hau bai hau ospakizuna!

Emozio, oroitzapen eta esker onez beterik egon zan ekitaldiak, ikasle, familia eta irakasleak bildu ebazan. Ikastolan hainbat urtez ikasketak, esperientziak eta bizipenak partekatu ondoren, egindako bidea baloratzeko zein etortzeko dagozan erronkak prestatzeari ekiteko ordua heldu zan.

Ekitaldian, urte honeetan guztietan bizitako unerik garrantzitsuenetako batzuk gogoratu ziran baina, zelan ez! ikasle guztien ahalegina, dedikazioa eta bilakaera pertsonalari be lekutxoa egin geuntson, hainbat izan baitziran eginiko aitortzak.

Agurraren une hau, agurra bera baino askoz gehiago da. Azken baten, egindako ibilbidearen eta etapa baten eraikitako loturen ospakizuna be badanez, ikasleengan ezezik, hezkuntza-komunitate osoarengan be arrastoa itziko dau.

Begoñazpi Ikastolak, aurten be, Batxilergoa amaitzen daben ikasle guztiak zoriondu gura dauz eta bidez batez, hastear dabezan bide barrietan arrakasta opa deutse.

Zorte ona opa deutsuegu. Baina gogoratu, Begoñazpi beti izango dala zuon etxea.

ARGAZKI GALERIA

Begoñazpi Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleen Agurra izan eta ospatu dogu Begoñazpi Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleen Agurra izan eta ospatu dogu Begoñazpi Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleen Agurra izan eta ospatu dogu Begoñazpi Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleen Agurra izan eta ospatu dogu Begoñazpi Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleen Agurra izan eta ospatu dogu
//Autoplay